12 jul 2010

POLLO DE LA SEMANA: DIEP

Idazle Gipuzkoar honen lanen erdia baino gehiago dokumentatu gabe dago, efimeroa da. Hala ere Euskal Herriko izkina guztietan ibili da bere graffitia zabaltzen.

Gipuzkoako grafitia eta Hip Hop mugimenduaren garapenean garrantzia handia izan duen persona dugu. Beraz ohore bat da guretzat idazle honen argazkiak eta berarekin izandako elkarrizketa hau publikatzea.

Espero degu gustokoa izatea.





1.-Noiz hasi zinen honetan? Zergatik? Nola gogoratzen duzu hasiera?

Beno, nahiko hixtorio kuriosoa da. Txikitatik deitu izan zidan atentzioa kalean margotzeko joera horrek, suposatzen dut "Style War" edo horrelakoren bat txikitan telebistan edo botako zutela eta nola hala nire barruan gelditu zen hibernatzen graffiti eta kale adierazpenaren zera hori.

1994ko abenduan, herriko olentzero paseatzen ari ginela institutuko zubitik pasa eta...5 tipo pareta alderik alde margotzen, arratsaldeko 17:00etan eta inongo lotsarik gabe... ta ni han trikitixakin ta nere buruari esaten "ostia, hau Euskal Herrian ere egiten bada nik hori izan nahi dut". Eta honela, 4 egun beranduago Inuzente egunean ene bizitzako lehen potea erosi nuen, Duplicolor hoitako beltz bat "ZANBA" izenarekin petatzen hasteko. Gerora jakin nuen pareta hartan margotzen zihardutenak "Resx", "Syr", "Des", "Icex", "Mio" eta "Pac" zirela, Lasarte eta Donostialdeko graffitigile mitikoetako batzu. Bestalde, donostian gogoan dut garai hartan "Gari", "Intsu", "Rigo" eta halako batzuk bazirela, batez ere "Gari" dut gogoan, Amarako estaziora heldu aurretik iragarki hesi baten atzean plastikaz egindako pieza bat zuen, oso txukuna... bestalde, Zaldibin urte hortan ospatu zen Gazte Topagunean "DUDA X" jauna ezagutzeko aukera izan nuen. Eta gutxi gora behera orduan sartu nintzen graffitiaren mundu berezi honetan.


2.-Ze idazleekin erlazionatu zera? Zeinekin identifikatzen zera? Influentziarik?

Ba egia esan nahiko idazle autonomoa izan naizela esan dezaket. Haseran Lasarteko "ASK" ingurukoak ezagutu nituen, baina nik euskeraz egin nahi nuen nere jarduna, eta hori garai hartan ia ezinezkoa zen, etzegoen idazle euskaldunik!! Gerora Donostiako "DMP" inguruko "Nok", "Saok" eta batez ere "Wep" ekin egin nuen harremana eta "GEZIA" crew-a sortu. Atzera, "Sin", "Cark", "Seo"...eta hauek ezagutu eta treneoaren munduan sartu ginen "CLG" delakoa sortuz.

Eta azkenik nire graffitiaren azken aroan azkenean graffitero euskaldunak agertu ziren, "Core", "Motel", "Pek", "Sure"... azken hauekin izan nuen lehen aldiz graffitian osatua sentitzeko sentipena, gustura eta gainera euskaraz!! Identifikatua sentitzen naiz kalera atera eta bere kezkak, ezinegonak.... adierazten dituen edonorekin, betiere jardun hau logika iraultzaile eta antisistema batetik sentitzen badu. Era berean ez naiz identifikatua sentitzen Graffitizale pijo, sistemak influentziatu eta estupendoekin, beraien estiloaren gaineko txapa eta honelakoekin.

Sentimendua da nik lehenesten dudana, ez balizko "kalitatea". Influentzia kontua... uffff, ezingo nuke zehazki inor aipatu, uste dut egunero kalean ikusten dudan orok influentziatzen nauela, "WUFC-SDK"koen lan izugarri batetik hasi eta ene ikasle txikiek egiten dituzten zirriborroetaraino. Garrantzitsua ene ustez absorbitzeko gaitasun hori izatea da.


3.-Ze taldeetan hartu duzu parte?

Lehen taldea "GEZIA" izan zen, 100% Hip Hop posse kutre bat, jeje, ibamos de puristas del movimiento, "Icex" eta "Kontraola"ri egurra ematen. Lerro hauetatik barkamena bi idazle hauei orduko liadengatik. Gerora "CLG", tren taldea. Egia esan ez dut behin ere crewetan lotzeko joerarik izan, ez zait aukera askorik sortu. Nahiko autonomoa izan naiz nire jardueran.... halere bihotzez, egundo jada trenei ematen ez diedan arren "CLG" sentitzen dut ene burua.


4.-Nola definituko zenuke zure graffitia?

Defini ezina, bapatekoa, inprobisatua, irekia, pixkat perlatua eta batez ere sentitua, komunikatzeko eta zerbait adierazteko sortua. Zikina eta garbi izateko bokazioa duena. Seguru aski aurretik Tthc mordoxka tragatutako graffitia. Graffiti gaupaseroa. Graffiti euskaldun eta konpromezuduna, ez antzua. Graffitia bere sortze esentzian eta ez enlatatua, museo batean gordea. Anarkista eta antisistema.


5.-Nola gogoratzen dezu graffitia Euskal Herrian garai hartan? Nola ikusten dezu honen garapena eta egungo egoera?

Tira, 90.hamarkada erdialdera graffitia oraindik etzegoen batere masifikatua EHn. de etxo, ni oraindik leku askotan "graffiterua" bezala ezautze natxiek, en plan marciano ahí. Gogoan dut Bcnra gurasoekin oporretara joan eta bueltan 2 motxila montanaz beteta ekarri izana... garai hartan Iruñean soilik lor zitekeen graffitirako margo egokitua, etzegoen Cap berezirik... Fat capa benetako iraultza bat izan zen gure artean, hori adibidez gogoan dut. Ta bestela, ba oixe, takeo gutxi eta nahiko primarioak, mutxo Canfort ta holakuak, eta batez ere mugimendu askoz kohesionatuago bat. Graffitizaleak familia koxkor bat ginen, hiphoparen inguruan mugitzen zen gazte kuadrila. Gogoan dut "Ash" sinatzen zuen batek Donostia nola petatu zuen, edota "Drape" delako guiri baten piezekin nola flipatzen genuen Puente de hierroko paretetan. Ikastera Bilbora joan nintzelarik, bertan ezagutu nituen graffitia bizitzeko era extremoagoak, "Brouk" eta halakoen ezinegon plastikoa. Gerora ezagutu nituen Gasteizko "Rage", "Fast", "Frik" "Ojo de kuervo" eta artixta hauek. Nik uste graffitiak EHn beste lekuetan bezelako garapena izan duela, konplizitatetik abiatu zen sentimentuzko benetako mugimendu bat, eta gaur egun berriz modatzat ere jo daitekeena... nire ustez lehen pieza duinak Gasteizen eta Iruñean orduan hasi ziren lantzen, eta Donostiara heltzeko gehixeago itxaron behar izan genuen, salbuespenak salbuespen: hara hor "WEP", kalitate handiko lanen egile gaztea. XXI. mende haseran agertu ziren "Core", "Pek" eta CMV tarrak, "Seo" eta Irungo lanak, Baionako "TER" eta hango estilo berezia... nik uste Gipuzkoako eszena orduan hasi zela duintzen graffiti moduan, baina beno, ene iritzia besterik ez da. Gero pitufoen gerra hasi zen... hortan bai uste dut beste herrialdeetan baino aurreratuago ibili ginela, hasi estamos ahora petaus de escritores guiris pululando por Amara... Gaur egun graffitia bere benetako esentzia galtzen ari dela uste dut. Balizko kalitateak ez luke hainbesteko garrantziarik izan beharko, graffitero arteko jerarkiak ematen direlako.

Behin euskal idazle batek esan zidan margotzeari utziko ziola, jendea deika eta deika ari zitzaiolako berarekin pieza bat egin nahi zuela etab. Azkenean tipoa konturatu zen benetan ez zutela bearekin margotu nahi, soilik argazkian beraien pieza idazle honen pieza baten ondoan izan nahi zutela, besterik ez... ta hoi gaztek, naezuena esan baina ez da graffitia, hoi puta mierda bat da. Igual dio zer margotu, kontua margotzea da, adieraztea, komunikatzea, agitatzea.


6.-Nola definituko zenuke graffitia? Zer den graffitia niretzat?

Ufff!! Maila personalean ene identitatearen oinarrietako bat. Bizio bat, engantxe bat, egun osoan zehar baldintzatzen zaituen obsesio bat. Orokorrean, ene iritziz graffitia herri xumeak, sorrera hartan NYeko ghettoetako jende xumeak beren eguneroko frustrazio eta arazoei emandako erantzun positibo logiko bat da, herria zapalkuntzaz jabetzen denean sortzen den mugimendu espontaneo horietako bat. Graffitia bere esentzian mugimendu antisistema bat da. Hori ukatuko duenik ez dago. Jabetza pribatua gure bizitzetako ezinbesteko balore den heinean, graffitizaleak jabetza pribatuaren kontzeptuaren gainetik "paretak herriarenak dira" aldarrikatzen du. Alegia, eraikin barrukoa zurea izan daiteke, ados, baina kalea herriarena da. Nik logika horren barruan ulertzen dut graffitia. Pertsonalki ordaindutako lan bat edota canvas bat egiten ari banaiz, ez dut graffitia egiten ari naizeneko sentsaziorik izango. Graffitia "per se" debekatua dago. Margotzea delitu, to!! Nere ustez berriz norbanako bakoitzak margotzea betebehar sozial moduan ulertu beharko luke, alegia kalera beti margoarekin atera, nork bere kezkak paretetan adierazi...graffitia oinarrian herriak sortutako adierazpide bat da, herriaren kezka eta ezinegonei bide eman behar dion mugimendu bat. Xumea, baina koherentea. Pazifikoa baina erradikala. Kolektiboa eta era berean indibidualista. Etzakit txo, ez dit asmatzen graffitia zer den definitzen, agian ezin daiteke definitu oso disziplina subjetiboa bihurtu delako. Graffitia la ostia dek, liberazio bat egungo jendarte inposatu kaka hontan, haize freskoa.


7.-Kontatuko al diguzu anekdotaren bat? Gogoratzerakoan parra eman baina gertatu zenean grazia putik ez zuen horietakoa.

Pufffa, graffiti anekdotak, gehienak ezin dira kontatu, jejjee! Hola zerbait kuriosoa... behin "CLG"ko pamiliyakin Zumarragan Cercanias bati bixita egin ostean "VDV"ren lehen diskoa topeko bolumenera entzuten gindoazen autoan handik urrundu eta lasai egoteko norabait. Maleteroa potez beteta. Halako baten gaiztuen furgoneta batek atzetik heldu eta segika hasi zitzaigun. In diu oañe, nos han jipau. Ta efektibamente, handik 3-4 kilometrotara gelditu egin gintuzten. Gu, txabalillo batzu ginen, 18-19 urte hola... eta garai hartan etzegoen batere argi zer suposa zezakeen honelako hixtori batekin harrapatzeak, gauez, eta non eta EHn, gainera hemen daukagun txalapote politikoarekin... gelditu, karnetak eman eta gutako bati hurbiltzeko esan zioten. Aurrekariak omen zituen Arccon lapurretan harrapatu zutelako. 10-15 minutu bertan egon, eta halako batean aurrera egiteko keinua egin ziguten. Eta ez zuten maleteroa begiratu ere egin!!! Oraindik ez dut ulertzen orduko hartan nola libratu genuen. Orain grazia itte ziak, baina momentua auto hartan ginenok ez genuen barre egiteko tenple handirik, jeje!


8.-Ze pentsatzen dezu internet eta teknologia berriek graffitian eragin duten influentziaz?

Internet sistemak kontrol sozialerako darabilen inoizko tresnarik aurreratuena da. Beraz, graffitia bezalako mugimendu batek ene ustez ez luke interneten honelako ikusgarritasunik eduki behar. Baina, tamalez edo zorionez egun horixe da panorama, mutxo ciberescritor y poco graffitero. Nik ez dakit jendea konsziente den graffitiaren etsaiek foro eta web orrietatik ateratzen duten informazio guztiaz. Nik pertsonalki elkarrizketa honez gain inoiz ez dut ene jardun plastikoa sarean agertzerik pentsatu ere. Bestalde, esan beharra dago jende askoren arteko harremana sortzeko balio izan duela, beste herrialdeetako eskenak ezagutu... hein batean "demokratizatu" egin du mugimendua, eta ez lehengo moduan fantzinetan ateratzen ziren 4 la ostia ziren ta ez zegoen gehiago...halere, ni bidaiatzearen apologista naiz, eta uste dut beste lekuetako graffitia ezagutzeko modurik onena hara joatea dela. Adibidez, Berlin, Europako kapitalik margotuena. nahi duzun foro, blog edota web orri ezagutuko duzu Berlinen inguruan, baina hara joan eta han sentitzen dena, ufff, deskriba ezina da. "Just" edota "Airwalk"en fatxadak, "CBK"ren platak, "1UP"en estiloa... hori pantalla batean ezin da sentitu, nik ez behinik behin... esan beharra dago internet kontuek berandu harrapatu nindutela, ez nautela engantxatzerik lortu. Baina beno, nonork erabilera positiborik ematen badio, aurrera! Hori bai, googlen "DIEP" jarriz gero garbi izan ez zaizula nere lanaren argazkirik ez ezer aterako.


9.-Zure argazkiekin gurekin kolaboratuko zenuke? Zureak eta zure ingurukoak.

Jejeje, desastre bat nak txo. Nire lana efimerotasunean oinarritzen dut, alegia ez dut asko atsegin argazkien kontua. "La fotografía representa la muerte del tiempo" esan zuen batek.

Halere, kanpoan izan naizenean beti eraman izan dut gainean kamara bat bertako eszenak hobeto aztertzeko, eta Europa osoko grafftien argazki mordo bat daukat. Egunen batean Marsella, Praha, Berlin, Paris...halakoren baten monografiko bat egin nahi izanez gero baakik.

Bestalde, lehen nioen moduan, nire lanaren laurdena ere ez dut dokumentatua. Efimerotasuna, graffitia horixe da, gaur margotutakoa bihar borratuta, eta hurrengo egunean berriz margotuta, ta hola...pintura grixa eta koloreen arteko koreografia obsesibo hori bizitzea baino argazki hoberik ez da!! Nik buruan gordeta ditut milaka eta milaka argazki.


10.-Besterik esateko?

Beno, batetik eskerrak hiri ni bezelako notilla batekin akordatzeatik, ilusioa itteik graffitiaz aritzeak, egia esan hau da publikoki garaffitiari buruz egin didaten lehen dokumentazioa, ta oixe, pozik!! Bestalde, besarkada bero bat urte guzti hauetan lagunak izan diren graffitero guzti horiei. Ta ostikua ipurdian ostiana jotzen ibili direnei, asko izan baitira, bakoitzak badaki "Diep"ekin zer harreman mota izan duen. Bestalde aipatu nahiko nuke idazleen arteko gerra eta pikeak, zapaltzearen kontuak etab. etsaia indartzeko besterik ez duela balio, denak bat eginik indartsuago gara, tanto makarra ya!! Ta azkenik gogoeta bat. Mundu honetako lehen banaketa jaiotzen garenean egiten dute, organu sexualen arabera. Neskak edo mutilak. Nik dakidala margotzeko orduan ez du garrantzia handirik alu edo zakilez jaiotzeak... eta egun oraindik oso emakume graffitero gutxi ikusten ditut orokorrean. Honek kezka sortzen dit, ez ote gara sistema patriarkalak inposaturiko kaka berdina graffitira zabaltzen ari?? Lerro haetatik edozein PERTSONA, zahar edo gazte, animatzen dut noizbait pintura pote bat hartu eta kalean nahi duena idaztera. Eta batez ere oraindik "neska" deitzen dituzten horiek animatu graffitiaren munduan murgiltzera, etzarete damutuko, sekulakoa da. Nere azken gogoeta alde horretatik doa, graffiterook geure munduan zerbait berria sortu behar dugu, ez betiko eskema zapaltzaile nazkagarria. Izaki bizidunak munduan libre, BINARISMOA AKATU!! Hala aio, ea norbait esandako zerbaitekin gelditzen den. kaleak astintzen topatuko dugu elkar!!!!























3 comentarios: